Curriculum ezkutua.
CURRICULUM EZKUTUA
1.ARIKETA: ZURE HAUR-HEZKUNTZAKO LIBURU, IPUIN, PELIKULUA BEREIZGARRI BAT HAUTATU ETA HONAKO GALDERA HAUEK ERANTZUN:
- ZERGATIK DA ZURETZAT ADIERAZGARRIA?
- Lore horia (ipuina), Aintzane: txikia nintzenean gauero nire amak irakurtzen zidalako. Baita natura gustoko nuelako ere.
- Spirit (filma), Leire: zaldiak eta abestiak gustuko ditudalako eta txikitan asko ikusten nuelako.
- Matilda (filma), Haizea: oso dibertigarria iruditzen zitzaidalako, nire ahizpa zaharrarekin ikusten nuelako eta abestia gustuko nuelako.
- Errauskine (ipuina), Uxue: egunero irakurtzen zidatelako eta asko gustuko nuelako aitak irakurtzea euskaraz ez zekielako eta esfortzua egiten zuelako.
- Anastasia (filma), Marina: abestiak maite nituelako, amarekin egunero ikusten nuelako eta maitasun historia polita iruditzen zitzaidalako.
- ZEIN BALIO TRANSMITITZEN DITUELA USTE AL DUZU?
- Lore horia (ipuina), Aintzane: pertsona mota desberdinen arteko bizikidetza bultzatzen du.
- Spirit (filma), Leire: norberaren ideologia propioa eta askatauna defendatu.
- Matilda (filma), Haizea: irakurtzearen garrantzia azpimarratzen duelako eta gustatzen zitzaizkion gauzak egiten zituelako. Pertsona txarrak aldendu.
- Errauskine (ipuina), Uxue: itxaropena transmititzen du, nahiz eta gauzak gaizki joan, Errauskine egunero gogoarekin esnatzen zen egoerari aurre egiteko.
- Anastasia (filma), Marina: Familiarekiko maitasuna eta itxaropena.
- HAURTZAROAREKIKO ZEIN IKUSPUNTU DUTE?
- Lore horia (ipuina), Aintzane: lore bakartia eta zakarra da.
- Spirit (filma), Leire: zaldi askea eta alaia da. Nahi duena egiten du.
- Matilda (filma), Haizea: Matilda neska bakartia da, gurasoengandik tratu txarrak jasotzen ditu eta daukan magia erabiltzen du gaizki tratatzen duten pertsonei aldentzeko.
- Errauskine (ipuina), Uxue: gurasoak hil ondoren esanekoa bihurtzen da, bere amaordearen erruz.
- Anastasia (filma), Marina: txikitan oso alaia zen eta denetik egitea gustatzen zitzaion askatasun osoz.
- ZER IKASI DUGU?
- Lore horia (ipuina), Aintzane: pertsonak guztiak onartu behar direla.
- Spirit (filma), Leire: nahi duzuna egin behar duzula, nahi duzunagatik borrokatuz.
- Matilda (filma), Haizea: gaizki tratatzen nauen jendea urrundu behar dela.
- Errauskine (ipuina), Uxue: nahiz eta gauzak gaizki joan beti konponbide bat dagoela eta egunero bizitzeko gogoarekin esnatu behar dela.
- Anastasia (filma), Marina: itxaropena azken momentura arte mantendu behar dela.
- ARTIKULUAN IKUSITAKO CURRICULUMAREN ZEIN IKUSPUNTUREKIN LOTUKO ZENUKE? ARRAZOITU ERANTZUNA
2. ARIKETA: CISTERNA, F. (2002) “EL CURRICULUM OCULTO: MENSAJES NO VISIBLES DEL CONOCIMIENTO EDUCATIVO” SINTESIA EGIN HONAKO ZATI KONTUAN IZANIK:
- ZER DA CURRICULUM EZKUTUA? NOLA DEFINITUKO ZENUKE ZUK?
Curriculum ezkutuari buruz hitz egiten dugunean ez dugu ikasketa planei buruz hitz egiten, modu inplizituan
gaitasun teknikoak, jarrera eta pentsamenduak transmititzen dira.Hauek negatiboak (adb: bullying) eta positiboak
izan daitezke.
- ZENBAT IKUSPUNTU DESBERDINTZEN DIRA. AZALDU BAKOITZA, DITUEN EGILEAK ERE IDENTIFIKATUZ
Bost ikuspuntu desberdintzen dira: arrazionalismo akademikoa, hezkuntzaren teknologia, ikuspegi kognitiboa,
hezkuntza pertsonalizatua eta berreraikitze soziala. Elliot Eisner eta Elizabeth Vallance salkapen hau egin zuten
"Conflicting conceptions of curriculum" izeneko lanean.
-Arrazionalismo Akademikoa: Ikuspuntu hau tradizionalena da. Eskolaren funtzio zentrala kultura unibertaslaren transmisioa da, hau da,
gizakirik eta zibilizaziorik onenak utzi duten herentzia ezagutzea, bereziki greziarra azpimarratzen da.
Ikuspegi hau J. Schwab eta R. Bridgham sendotu dute. Bestalde, aurrekari garrantzitsuena Juan Francisco
Herbat da. Haren ustez, gizakiaren alde intelektuala eta morala garatzeko arrazoimena eta kultura unibertsalaren
jarauspen handien ezaguera ezinbestekoa da. Arrazionalismo Akademikoaren arabera ez da curriculum ezkutua
existitzen, soilik zientzia objektiboari garrantzia ematen diolako.
-Hezkuntzaren Teknologia: Ikuspuntu honen arabera, curriculuma prozesuaetan oinarritzen da, hau da, garrantzi gehiago ematen zaio
nola irakasteari zer irakatsi baino. Jatorria Ralph W. Tyler egindako lanean dago: "Principios básicos del
curriculum y del aprendizaje". Baita Benjamin Bloom eta Hilda Taba adituak dira. Hezkuntzaren Teknologia
arabera, hezkuntza sistema kontziente da operazio sinbolikoak gertatzen direla irakaskuntzaren prozesu
formalaren aldi berean. Curriculum hau bi helburua ditu: lehenengoa, curriculuma baliabide bezala erabiltzea
irakaskuntza instituzionalaren plangintzan proposatzen diren helburuak lortzeko; bigarrena, errekurtso hau
erabiltzea ikasleak desiragarriak diren balioekin sozializatzeko.
- Ikuspegi Kognitiboa: Ikuspegi honen arabera, edukiaren kantitate ez du zehazten prozesu kognitiboen garapena, baizik eta erramienta
intelektualei ematen zaien erabilpen egokia, hau ziurtatzen duelako prozesu cognitiboen hazkunde mugagabea.
Jean Piaget murgildu zen ikuspuntu honetan. Gainera, curriculum kognitiboaren kezka nagusienak ikaslearen
ikasketa prozesuen garapena eta gizabanako bakoitzaren autonomia intelektualaren lorpena. Curriculum ezkutuari
dagokionez, honen existentzia onartzen da baina ez zaio garrantzi askorik ematen, helburua nagusiena umeen
motibazioa pizten duten ekintza hezigarrien plangintza delako.
- Hezkuntza Pertsonalizatua:
Curriculumaren arabera ikaslea kezka nagusia da, haren autonomia eta hazkundea bilatzen du. Curriculuma
hainbat helburu zehazten ditu, bereziki esperientziaren burutzearekin eta hazkunde pertsonalarekin zerikusia
duten helburuak. Hezkuntzak ikasle bakoitza hornitzen du hainbat bideekin askatasun eta garapen pertsonala
lortzeko. Eskola esperientziak aberasteko bide bat bezala ulertzen da. Hau guztia bai eskolako bai irakasleen lan handia eskatzen du. Hezkuntza Pertsonalizatuaren ordezkari garrantzitsuenak Pierre Fauré, Carl Rogers y Victor García Hoz. Curriculum ezkutuaren existentzia onartzen da, ikastetxea planifikatu duen lanaren baloreak edota ohiturak barneratzeko modu bat bezala ulertzen da. Adibidez, errespontsabilitatea etxeko lanen aurrean, autonomia pertsonala eta adiskidetasuna.
- Berreraikitze Soziala:
Curriculumaren edukiak behar sozialitan oinarritzen dira, behar indibidualetan baino.
Curriculuma eskola komunitatearen behar sozialei buruz arduratzeko diseinatuta dago eta ez du eztabaida
politikoa baztertzen. Bestalde, curriculumak gazteak prestatu behar ditu aldaketei aurre egiteko.
Eskola zubi bat bezalakoa da aldaketa soziala lortzeko. Berreraikitze Sozialaren aurrekari zaharrenak Europan
kokatzen dira, baina nagusiena Henry Giroux estatubatuarra da. Curriculum ezkutuari dagokionez, ez dago
kezkarik honi buruz.
- HEZIBERRI 2020 CURRICULUMA ZEIN IKUSPUNTUREN BARRUAN EGOKITZEN DELA USTE DUZU? ZERGATIK?
Heziberi 2020 Hezkuntza Pertsonalizatuan egokitzen da, bere oinarri nagusiena bizitzarako prestatzea delako.
Horretarako, konpetentziak sakonki lantzen ditu, bai gaitasunak bai ahalmenak. Bestalde, alde praktikoa eta
teorikoa ere lantzen ditu.
Horretarako, konpetentziak sakonki lantzen ditu, bai gaitasunak bai ahalmenak. Bestalde, alde praktikoa eta
teorikoa ere lantzen ditu.
- CURRICULUM EZKUTUA EKIDIN DAITEKEELA USTE AL DUZU? NOLA? PROPOSAMENAK EGIN.
Ez, currikulum izkutua nahigabe gertatzen delako. Alegia, gure ustez, curriculum izkutua gertatu behar dela uste
dugu.
dugu.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina