Didaktikaren kontzeptuak.

1. ZEIN KONTZEPTUK ADIERAZTEN DITUZTE HONAKO ESANAHI ETIMOLOGIKOEK?

- ERAKUTSI: irakaskuntza (irakatsi)
- LORTU, ERDIETSI, NEUREGANATU: ikaskuntza edo aprendizaia
- BARNEAN ERAIKI: instrukzioa
- FORMA EMAN: formakuntza, heziketa edo prestakuntza

2. NORK IKASI BEHARKO LUKE IRAKASTEN? NOLA EGIN LEZAKE?

Edozeinek irakatsi dezake baldin eta kontestua kontuan izanda: baldintzak, eremuak, etab. Adibidez,
kontzeptu formalean, bai irakasleak bai ikasleak prozesu honetan parte hartzen dute, aprendizaia bi
aldetakoa izango da. Irakaslea bere esperientzia eta formakuntza dauka, baina guztiok gaitasun hau
curriculum bat jarraituz edo ez jarraituz eman daiteke. Hau da, hezkuntza informal batean eman
daiteke.  

Praktikaren edota egunerokotasunaren bitartez eman daiteke (praxis). Ikasitakoaren bitartez gure teoria
propioa eraiki beharko genuke. Baita etengabeko prestakuntza eta esperientziaren bitartez eman
daiteke. Teknika eta metodologia berritzaileak erabiliz.

3. NORK IRAKATSI BEHARKO LUKE IKASTEN? NOLA EGIN LEZAKE?

Guztiok dugu gaitasun propioa, edonork dauka ikasteko gaitasuna, nahiz eta abiadura edo maila
desberdina izan daitekeen.

Hau motibazioa piztuz, jarduerak desberdinak sortuz, metodologia berriak planteatuz edota adibideen
bitartez lortu daiteke.

4. NORK IKASI BEHARKO IKASTEN? NOLA EGIN LEZAKE?

Bai irakasleak eta bai ikasleek ikasi behar dute ikasten. Hiru kontestu desberdinetan ematen da
prozesu hau: hezkuntza formalean, hezkuntza ez formalean eta hezkuntza informalean. Hau da,
guztiok ikasi behar dugu ikasten.

Oinarrizko konpetentziak eginez ikasten dira, praktikaren bitartez.

5. DIDAKTIKAK ZERREN INGURUAN EGITEN DU LAN? ZER LANTZEN DU?

Didaktika zientzia da. Didaktikaren objektu nagusiak honako hauek dira:
  1. Curriculuma
  2. Irakaslea
  3. Ikaslea
  4. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua
  5. Kontestua

Didaktikaren helburu nagusiak gizabanakoaren formakuntza eta garapen soziala dira. Beti ere ikasleen
    egoera soziokulturala kontuan izanda.

    6. ZER DA GARRANTZITSUAGOA IRAKASKUNTZA EDO APRENDIZAIA ? ZERGATIK?

    Irakaskuntza eta aprendizaiaren artean oreka egon behar da, ezin da irakaskuntza aprendizairik gabe
    eman eta alderantziz.

    7.CURRICULUMAK DIDAKTIKAREN GAI BERDINAK LANTZEN AL DITU? ZERGATIK?

    Didaktikaren eta curriculumaren arteko ezberdintasuna hurrengoa da, didaktikan hezkuntzan nola
    irakatsi behar den edo zein den modu egokiena aztertzen du, curriculumak aldiz, zer irakasten den
    erakusten du.

    Curriculuma didaktikaren barruan dago, ez da independientea, didaktikaren objektuetariko bat da.
    Didaktika eta curriculuma ez ditu gai berdinak lantzen.

    8. IRAKAS-IKASKUNTZA PROZESUAREN INGURUKO MAPA KONTZEPTUAL BAT OSA EZAZU UNITATE OSOAN ZEHAR ADIERAZITAKO TERMINOLOGIA ERABILIZ.





    Iruzkinak

    Blog honetako argitalpen ezagunak

    Emozio positibo eta negatiboa

    Eredu psikologikoak eta pedagogikoak Haur Hezkuntzan

    Irakas-ikaskuntza prozesua ulertzen.