Haurtzaroko oroitzapenak.
UXUE GOÑEZ:
Argazki hau aukeratu dut oso esanguratsua baita niretzat, eskolan pasatako lehenengo inauteriak baitira.
Hasteko, oroimen oso ona dut argazki hau ikustean, inauteriak ospatzea zerbait berria baitzen. Hau da, jantzi bereziak jartzea eta aurpegia margotzea berria egin zitzaidan, inoiz ez nuelako egin.
Bestalde, gurasoak ikusten zuten lehenengo ikuskizuna izan zen eta horrek asko poztu ninduen.
MARINA GUTIERREZ:
Hiru urte nituela Juana de Arco haur eskolara joan nintzen. Han hainbat ariketak eta jarduerak egiten genituen, baina nire gogokoena marraztea zen. Baina ez irakasleak marraztea eskatzen zizkigun marrazkiak, marrazki libreak nire gogokoenak ziren. Hainbat kolore nahastea edo pegatinak jartzea gustoko nuen.
AINTZANE GALLEGO:
Sei urte nituenean, klasean, tximino baten peluxea geneukan. Txandakatzen ginen asteburuetan etxera eramateko eta zaintzeko. Pelutxe bat zen bakarrik, baina klaseko guztiei asko gustatzen zitzaigun eta kontu handiz tratatzen genuen. Gainera beste eskola batekoek ere bere peluxea zuten, eta peluxeak elkar aldatu genituen denbora batez; beraiek gurea zaindu zuten eta guk haiena. Gainera beraien eskola bisitatzera joan ginen eta haiek gurea ikustera ere etorri ziren. Oso atseginak ziren eta oso ondo pasatu genuen elkarrekin.
HAIZEA CABREJAS:
Nire objektua 4 urte nituenean ikastolan entregatu behar nuen lan bat da.
Bertan nire uda azaltzen da eta salouen ezagutu nuen Joana izeneko neska irlandar bat agertzen da eta beti izan dudalako bere inguruan jakinmina. Gainera nire lagun bat ere aipatzen da.
Nahiz eta uda honen inguruan asko ez gogoratu beti izan dudan jakinminak uda hau oso garrantzitsua bihurtzen du nire bizitzan.
LEIRE GALINDO:
Oroitzapen honetan 3-4 urte nituen, eskolako jaialdian geunden.
Hau aukeratu dut oroitzapen oso onak ditudalako jaialdiei dagokionez, oso ondo pasatzen nuen,
urtero gauza ezberdinak egiten genituen; kantak eta dantzak, antzerkiak, instrumentuak jo...
Asko gustatzen zitzaidan aktuazioa prestatzea eta antzeztea.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina