Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2018

Irakas-ikaskuntza prozesua ulertzen.

IRAKAS-IKASKUNTZA PROZESUAREN ADIBIDE DESBERDINAK I+A+ Edozein hizkuntza akademia batean ikasterako orduan ematen da, une berean erakusten eta ikastean gaudelako. Ikastolaren kontestu  eta metodologia berdina dauka, nahiz eta akademia murriztuagoa izan (hezkuntza ez formala). Igeriketa ikastaroetan, hemen igeri egiten erakusten dizute eta zuk ikasi egiten duzu. I+A- Marrazten erakutsi ahal dizute, baina, zu ez bazara ona marrazten ez duzu asko ikasiko. Musika instrumentu bat nola jo erakusteko momentuan gaizki erakusten badizute, adibidez, nota bakoitza zein den esan gabe, zuk ez duzu ondo ikasiko. I-A+ Sukaldaritza, zure kabuz ikasi dezakezu, inork erakutsi gabe, esperimentatuz, gauza ezberdinak probatuz eta irudimena erabiliz. Errubikeko kuboa, bakoitzak bere kabuz ikas dezake. I-A- Irakasle batek ez duenean motibaziorik bere irakasgaia erakusteko, hau ikasleei transmititzen die, modu honetan ez da ez irakaskuntzarik ematen ezta hezkuntzarik....

Emozio positibo eta negatiboa

EMOZIO NEGATIBOA: HH garian, patio garaian komunera joan nintzen. Gauza da, hamaiketakoa elkarren artean banatzen genuela. Orduan, komunean nengoen bitartean, besteak hamaiketakoa jaten zeuden, hori ikusita, komunetik ateratzerakoan, janaria zegoen mahaira joan nintzen jatera. Andereñok hori ikusita, bronka bota zidan baimena ez nuelako eskatu hamaiketakoa hartzeko.  - Igorlea: Irakaslea. - Hartzailea: Ni.  - Mezua: Baimena eskatu behar dela gauzak hartu aurretik.  - Kodea: Oso zorrotza.  - Kanala/Bitartekaria: Ahozko komunikazioa. - Kontestua: Patio garaian. Klasean. Hezkuntza Formala.      EMOZIO POSITIBOA: Bigarren Batx.-en historia gustatzea eta nota onak ateratzea. Hau eman zen, irakasleak gogoa eta motibazioa sorrarazten baitzigun histpriako klase bakoitzean.  - Igorlea: Irakaslea. - Hartzailea: Ni. - Mezua: Historia azaltzea. - Kodea: Klaseak emateko modua. Gogoa jartzen zion eta motibatzen gintuen. - Kanala/Bitart...

Didaktikaren kontzeptuak.

Irudia
1. ZEIN KONTZEPTUK ADIERAZTEN DITUZTE HONAKO ESANAHI ETIMOLOGIKO EK? - ERAKUTSI: irakaskuntza (irakatsi) - LORTU, ERDIETSI, NEUREGANATU: ikaskuntza edo aprendizaia - BARNEAN ERAIKI: instrukzioa - FORMA EMAN: formakuntza, heziketa edo prestakuntza 2. NORK IKASI BEHARKO LUKE IRAKASTEN ? NOLA EGIN LEZAKE? Edozeinek irakatsi dezake baldin eta kontestua kontuan izanda: baldintzak, eremuak, etab. Adibidez, kontzeptu formalean, bai irakasleak bai ikasleak prozesu honetan parte hartzen dute, aprendizaia bi aldetakoa izango da. Irakaslea bere esperientzia eta formakuntza dauka, baina guztiok gaitasun hau curriculum bat jarraituz edo ez jarraituz eman daiteke. Hau da, hezkuntza informal batean eman daiteke.   Praktikaren edota egunerokotasunaren bitartez eman daiteke (praxis). Ikasitakoaren bitartez gure teoria propioa eraiki beharko genuke. Baita etengabeko prestakuntza eta esperientziaren bitartez eman daiteke. Teknika eta metodologia be...