Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2018

Haurtzaroko oroitzapenak.

Irudia
UXUE GOÑEZ: Argazki hau aukeratu dut oso esanguratsua baita niretzat, eskolan pasatako lehenengo inauteriak baitira. Hasteko, oroimen oso ona dut argazki hau ikustean, inauteriak ospatzea zerbait berria baitzen. Hau da, jantzi bereziak jartzea eta aurpegia margotzea berria egin zitzaidan, inoiz ez nuelako egin. Bestalde, gurasoak ikusten zuten lehenengo ikuskizuna izan zen eta horrek asko poztu ninduen. MARINA GUTIERREZ: Hiru urte nituela Juana de Arco haur eskolara joan nintzen. Han hainbat ariketak eta jarduerak egiten genituen, baina nire gogokoena marraztea zen. Baina ez irakasleak marraztea eskatzen zizkigun marrazkiak, marrazki libreak nire gogokoenak ziren. Hainbat kolore nahastea edo pegatinak jartzea gustoko nuen. AINTZANE GALLEGO: Sei urte nituenean, klasean, tximino baten peluxea geneukan. Txandakatzen ginen asteburuetan etxera eramateko eta zaintzeko. Pelutxe bat zen bakarrik, baina klaseko guztiei asko gustatzen zitzaigun eta ko...